Txingudi badian dagoen Hendaiako hondartzan egiten ditugu surf ikastaroak, apirileko Aste Santutik azaroa bukaera bitarte.
Hendaiako hondartza arrokarik gabekoa da eta hondar finez osaturikoa.
Hondartza hondoaren inklinazioa txikia denez, uhainak itsasertzetik urrun hausten dira, eta honela, beren aparraren gainean luzaz egin dezakegu surfean.
Ur ertzetik urrun oinez ibiltzeko aukera daukagunez, surf ikastaroak sakonera txikiko uretan egiten ditugu eta honela, ura bularretik behera izaten dugu.
Modu hoberik ez dago handiek zein txikiek ikastaroak segurtasun osoz egin ditzaten.
Esan bezala, Hendaiako hondartza duzue surfa ikasteko PISTA BERDEA!
